2011/12/30

aurrera_atzera

Aurrera joatean
Bi pausu ematen ditugu atzera.
Aurrerapausoa emateko
Atzerakada beti izan delako
Beti izango delako.
Aurrera
Atzera
Guztiz kontrakoak
Baina era berean horren antzekoak.
Urrun eta hurbil
Bata ezin
Bestea gabe egon.
Gaua eta eguna bezalakoak
Txakurra eta katua bezain lehiakorrak
Baina aurrera joatea da nahi duguna?

Aurrera,
Gauza berriak lortzeko
Atzera,
Lortutako hori desegiteko
Zertarako?
Berriro lortzeko
Berriro hasteko.
Puntu batera heldu
Eta gehiago ez dakigulako.
Hor gelditzen garelako
Hori delako gure ustetan aurrerapausoa
Lehendik beste batek lortutakoa
Berriro lortzea.
Berriro saiatzea
Eta erantzuna jasotzea.

Noiz jakin aurrera egin dugun?
Beti gaude gauza bera lortu nahian
Beti helburu berarekin
Amets berberekin.
Horiek lortzea da guretzat
aurrerapauso.
Baina ez, ordea, besteentzat.
Horregatik da horren zaila
Zaila zehaztea
Aurrera egitea zer den
Atzera bueltatzea zer den.
Bat aurrera
Bi atzera.
Beti berdin, errepika eta errepika
Horrela delako.

Aurrera, atzera
Izanarekin konformatuz.
Baina nola egin aurrera?
Nola eman aurrerapauso hori?
Ibiltzean erreza dirudi
Baina galdetu ume bati.
Umearentzat pausu bat asko da
Lehenengokoak ezinezkoa ematen du.
Baina  guk ez daukagun zerbait du umeak:,
Grina
Lortzeko gogoa.
Eta lortu egingo du
Ahalegindu egingo da
Eta ez atzera egin
Ez bat eta ez bi.

Aurrerapausoa
Aurrera egiteari lotua
Eta atzerakadari
Bat aurrera eta bi atzera.
Bat egin orduko
Lehen baino txarrago.
Orduan zertarako egin aurrera?
Ondo gaude horrela
Garenarekin
Izan garenarekin
Eta izango garenarekin
Guk sortua
Desagertu egiten delako.
Behin da berriz
Ahaztu egiten zaigulako.
Aurrera joatean
Bi pausu atzera ematen ditugulako.



Oin dala urtiek idatzitako zozer... gaur topau ein duala
G*

3 comments:

  1. Aber nor animetan dan bixer 2011 ari agur berezi bat eiten....
    G*

    ReplyDelete
  2. politta!
    sentsazioa izaten det nik ere askotan, aurrea baino atzea noala...
    halere, badakit, bai ni ta bai danok, bagoazela aurrerantza, agian ohartu ez arren

    I promise 2011ri agur berezi bat emango diodala. aurrerapauso bat? aber aber....

    ReplyDelete
  3. hasieran pentsatu det anttonen letra bat edo jarri dezula ajjjaj
    agur 2011!! motzegia izan zea!!! osondo bukatu dezazuela denek urtea!!! ta hobeto hasi noski!!!!!!

    mua

    ReplyDelete