2011/12/30

aurrera_atzera

Aurrera joatean
Bi pausu ematen ditugu atzera.
Aurrerapausoa emateko
Atzerakada beti izan delako
Beti izango delako.
Aurrera
Atzera
Guztiz kontrakoak
Baina era berean horren antzekoak.
Urrun eta hurbil
Bata ezin
Bestea gabe egon.
Gaua eta eguna bezalakoak
Txakurra eta katua bezain lehiakorrak
Baina aurrera joatea da nahi duguna?

Aurrera,
Gauza berriak lortzeko
Atzera,
Lortutako hori desegiteko
Zertarako?
Berriro lortzeko
Berriro hasteko.
Puntu batera heldu
Eta gehiago ez dakigulako.
Hor gelditzen garelako
Hori delako gure ustetan aurrerapausoa
Lehendik beste batek lortutakoa
Berriro lortzea.
Berriro saiatzea
Eta erantzuna jasotzea.

Noiz jakin aurrera egin dugun?
Beti gaude gauza bera lortu nahian
Beti helburu berarekin
Amets berberekin.
Horiek lortzea da guretzat
aurrerapauso.
Baina ez, ordea, besteentzat.
Horregatik da horren zaila
Zaila zehaztea
Aurrera egitea zer den
Atzera bueltatzea zer den.
Bat aurrera
Bi atzera.
Beti berdin, errepika eta errepika
Horrela delako.

Aurrera, atzera
Izanarekin konformatuz.
Baina nola egin aurrera?
Nola eman aurrerapauso hori?
Ibiltzean erreza dirudi
Baina galdetu ume bati.
Umearentzat pausu bat asko da
Lehenengokoak ezinezkoa ematen du.
Baina  guk ez daukagun zerbait du umeak:,
Grina
Lortzeko gogoa.
Eta lortu egingo du
Ahalegindu egingo da
Eta ez atzera egin
Ez bat eta ez bi.

Aurrerapausoa
Aurrera egiteari lotua
Eta atzerakadari
Bat aurrera eta bi atzera.
Bat egin orduko
Lehen baino txarrago.
Orduan zertarako egin aurrera?
Ondo gaude horrela
Garenarekin
Izan garenarekin
Eta izango garenarekin
Guk sortua
Desagertu egiten delako.
Behin da berriz
Ahaztu egiten zaigulako.
Aurrera joatean
Bi pausu atzera ematen ditugulako.



Oin dala urtiek idatzitako zozer... gaur topau ein duala
G*

2011/12/21

Ciudad escondido baten bila...



Gordeta dagoen txoko hori ez doguleko lortzen topetie, ta seguru nauelako leku hori inungo arazo, lan ta preokupaziño bakue izengo zala...

Baina bitartien gabonetaz disfrutetie toketan da. Ciudad escondido hori topauko du, baina zelan momentuz nahiko transparentie dan ba inspiraziño moduen balixo ahal dau lagun ezkutua eiteko.

Hilabete geratzen da neskak. Espero dot danok jakitie nori ein biher dotzezuen, ta batez be niri ein biher doztenak jajaja

Nik erregalo bat gure duala eta ez materia transparente bat nik imaginau biher duana zer dan.

Azkenien urtarrilan 26an entregauko gendule esan gendun... puff que presion jajajaja

Ta yo lo suelto baina hemen doie proposamen bat, aparte gaba urbian eitiena ta hori dana.

OTSAILAK 15-19 ARCOmadrid dau.
Nonor animauko zan Madrilera jueten asteburu hori?
holan ostegunetik igande gabara edo holako zozer...


ESTUDIANTES:

Viernes 17, sábado 18 y domingo 19: 21 € ( IVA incluido) 
Entrada Estudiantes + Catalogo: 50 € (IVA incluido)

jakin deizuen sarrerie zenbat dan.

http://www.ifema.es/ferias/arco/default.html zer dan geixa jakiteko jajajaja



Ba hori neskak, con esto y un bizcocho espero dot mozkorra ez izetie terriblie oin dekozuena.

Aupa santoto!!!! jajajaja

G*