2011/10/12

Sommer, estate, uda.... traveling!!!

Bon Voyage batekin hasten die bidai gehixenak, ta ondio gehixa Italia bada prossima destinazione horretako bat.

Egixe da udie oin dala hilebete luze amaitu zala, baina udako esperientzia horrek urte guztixen mantendu biher die, azken batik horrek dielako urtie irribarre bataz pasetan laguntzen dozkuenak. Ganera nik sarrera hau zor dot, ta ez naz lasai geratuko hemen ipini arte.

Astebete herrialde horretan eitie denboran atzera juetie da. Bertan dauzen eraikinek beste garai batera eramaten zaitue, ta bertako kalietatik ibilten Mireia ikusi leikezu bere txarletako bat emoten eraikin desberdinen inguruen jajaja.

Pisako dorrien inguruen esateko askorik ez dau. Azken batien ez da mobitzen ta ez deko emoziñorik. Alde batera okertute dauela bale, baina ez dau askoz geixa.

Onena belarra regetako txorruen azpixen ipini ta apur bat refresketie. 

Pisa bera ez dau txarto, baina aukeran bastante muerto egon zan. Ni sin duda bertako mantekauegaz geratzen naz. Molto rico stratiatella!!!


Florentzia beste gauza bat da. Kale danak zozer berezixe dekie. Firenze, Firenze!!!!
Michelangelo eta Albertigaz batera ibili nintzen umien moduen alde batetik beste. Hau ikusi, bestie ikusi...



Santa Maria Novellan parien argazki bat baino geixa atara, San Lorenzo bisitau, Ospedale degli Inocentin albotik pasau, Laurentzianan Andoni ikusi, Jauregi bat baino geixau ikusi, Medici familiai tinbrie jo, Palazzo Rucelai, Strozzi...

Duda barik geixen gustau datena Ponte Vecchio izen zan, bertan dauen bizi guztixe, horrenbeste jende alde batetik bestera, eta horrek etxiek hor zintzilik egotie... Ganera hurrengo zubire jun ta eguzkixe Arno ibaixen zelan desagertzen dan ikustie MUST bat die. Kolore naranja horrek magikuau bihurtzen dau inguruen dekozun paisaje dana.


Baina ez deko zetan Florentzian bidaixek amaitu. Egixe esan Duomue hobeto ikusteko goguekaz geratu nintzen, kupulara igo, argazki geixa atara... baina jente larrei kolan orduek egoteko, ta ganera denbora askorik ez gero Veneziara jun biher ginenien.




















Italiako karreteratan kotxien ibiltie kaos bat da, baina toscana dana zeharkatzie, ta izetez italia dana zabalera ikaragarrixe da. Mendire igo, ta beste alderantza bajatzen zara, nora ta munduko txoko oso berezi batera heltzeko.VENEZIA!!!!


Herri magiko bat dala esatie gutxi da. Aukeran turista asko, baina iguel horrek emoten dotzo dekon xarma guztixe... azken batien turista barik Venezia hiri hil bat izengo zalako.


Trenien heldu nintzen ta nik pentsau horrek interesantiau ein zabela, ze apurke apurke irla horretara heltzen zoiez ta bere handitasunaz konturatzen zara. Estaziño nagusi ta bakarretik urten eta kanal handixegaz topetan za aurrez aurre.


Alde guztixetan kanalak ikustie, kale estuetatik galdute ibiltie... ta bat-batien San Marcos plazara heltzie ikusi biherreko gauzak die.


Idatzite idea bat eitera heldu ahal da bat, baina ikusten danien dana aldatzen da.
San Giorgio Maggiorek be no tiene desperdicio, irlatxo bat, San Marcosetik ikusten dana, ta erdi erdixen elizie...


Bueno ta usuek. San MArcos plazie beteta euen, ta turistak, como buenos turistas usuei jaten emoten. Uno no se da cuanta que ratas voladoras son... baina umiei argazkixe ataratiearren gurasuek pozik.

Baina ez die edifizixuek ta kale estuek Veneziak dekozen gauza bakarrak, kalietan dauzen mileka stand ak, merkatue, jentie, koloriek, useinek...








Baina badakizue nire nebie da bixok izar gararntzitsuek gaiela, ta kanal horretan zier artista baten moduen sentitzeko aukerie eukiten dozu. Porque nosotros lo valemos!!!




Ta ez da hor amaitzen Venezian ikusteko dauena. Baporetuek beste txoko berezi batzuk ikusteko aukerie emoten dotzu. 


Murano da horretako leku bat. Harrixek oso famosuek izengo die, baina niri personalmente Venezia txiki honek ez dozten askorik esan. Muranoko kristelagaz eindeko eskultura bat baino geixau dauz oso politek, baina hortik aurrera ez askoz geixa.


Ikusgarrixe iruditu ahal da hlako gauzak ikustie baina ez deko beste gauza handirik.






Baina badau hor onduen pixkaten geixa barkutxuen junda beste isla bat egunen baten barriro jun biher nazena. BURANO. Inoz ikusi bako leku bat da, mile koloretako etxetxoz beteta, ipuinetakue modukue. Ta ganera Venezian ez moduen hemen bizixe ikusten da. Lehiuetan zintzilik dauzen erropak ziketzen, dendatxo txikitxuek, andrie ondokuaz berbetan...


Holako lekuek topau ahal dozuz Buranoko kale estuetatik galtzen zaienien, ordubete lehenau Muranon erositeko postalien agertzen dan etxien moduen.


Isla txikitxo honek denbora guztixen berdina dala emoten badau be momentu oro harritzen zaituleko.


Islatxo majiko bat da, ez dekot horren dudarik. Baina argi dau bertan bizitzeko barkutxo bat biherrezkue dala. Ta egixe esan ez dakit leku horrek seguridade askorik emoten dozten itsasue txarto dauenetan... urek tragau eingo dauela emoten dau...


Baina egune amaitu eiten da, ta horregaz bidaixe. Leku berezi ta majikuei agur esateko ordue heltzen da. Ponte rialto azkenengoz ikusi ta eguzkixe martxetiaz batera bestiok be errealitatera bueltau biher izeten gara. Italiak berak dekon guztixe atzien itxi ta etxera bueltetako ordue heltzen da. Azken batien beste baterako itxi dualako Venezian gaba pasetie. Ta hori ilargixe ixe beteta ikusteko aukerie euki nabela!!! Baina suposatzen dot beste konpañia bategaz ilargi hori ondio politaue izen ahal dala jajaja


Baina italian emondako egunek Firenze ta Venezia ikusten ez die betiko agur bat, egunen baten bueltetako aukerie beti hor egongo dalako, ta seguru berriro juetie be lehenengotan eukiteko sentzasiño danak eukiko duazela barriro, ta txoko berrixek ezagutzeko aukerie eukiko duala.


^




G*




3 comments:

  1. ualaaa
    sarrera politta!
    argazki askok beren kaxa hitzeiten duten arren, ikusmena ez dian zentzumenak piztu dizkiate deskribapenek...
    joerrr, Italira jun nahi det!(jutea "behar" det!)
    muxuuuu

    ReplyDelete
  2. eiii!!!
    guay oso politta!! pena ez genula koinziditu.. or topatzia izango zan un puntazo!!!
    sobre todo irakurrietnen trenez allau ziñala venezia... ta guk atslde erdi bat pasa genula stazio kanpon botata resaka zalako inpresionantea t stazio kanpon itzaletan eotezalako....jeje imajinau ni hor botata t zu staziotik atatzen!!!jejj
    x ciert, andonin argazkin bat falta da.. eso si k seria de ver...jej
    baño gauza oik lde batea utzita... impresionant!! molto bello!! italia es italia.. ta daukan magia oi iksi da zure argazkitan...
    U...

    ReplyDelete
  3. ze bidai polita garazi! Tosacana ezautu nahet, lasai lasai kotxean herriz herri... italia izugarria da biajatzeko!! jun behar naiz!!!!!!!
    pd.argazki politak!!!!!

    mua

    ReplyDelete